Garraio sistema adimendunak errepide bidezko garraiobideen eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko teknologiak dira, hala nola, elektronika aurreratua, komunikazioak eta informatika sistemak. Jatorrian IVHS (Intelligent Vehicle/Highway Systems, Automobil eta Autobideetarako Sistema Adimendunak) izenaz ezagutzen ziren, eta gaur egun ITS ere deitzen zaie. Gidarien eta autobideen artean informazioa denbora errealean trukatzeko aukera ematen dutelako deritze adimendun.